Bartender

Eskatu enplegu hau

Pertsona bat behar dugu LABe – Digital Gastronomy Lab-eko jatetxean tabernako eta kokteleriaren eskaintza diseinatzeko, kudeatzeko eta abiarazteko. Produkzioa zentroan aurreikusitako jarduerara egokitu beharko du, ezarritako kalitate-irizpideak bete eta BCCren ospe ona indartu bitartean.

Bere eginkizunak izango dira tabernako eta kokteleriaren eskaintza antolatzea, prestatzea eta abiaraztea, eta edarien proposamena diseinatzen eta ezartzen laguntzea. Lehengaien eskaerak egitea, tabernako eta kokteleriaren zerbitzuan parte hartzea, instalazioak garbi eta txukun edukitzea eta prozesuak eta aurrekontu ekonomikoak betetzea.

10 maiatza 2019

Erantzukizunak

  • Kokteleriaren eta barrako eskaintza eta zerbitzuak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.
  • Instalazioak garbi eta txukun edukitzea.
  • Jarduera gauzatzeko behar diren lehengaiak eta tresnak eskatzea, eta beharrak arduradunari jakinaraztea.
  • Zerbitzu prozesu eta teknika berrien ezarpena bultzatzea, adostutako irizpideei lehentasuna emanez.
  • Prestakuntza- eta motibazio-proposamenetan aktiboki parte hartzea.
  • Kontrol ekonomikoa egitea, aurrekontuak betez.
  • Soberakinak kudeatzea.

Trebetasunak

  • Koktelgintzan eta barran esperientzia izatea.
  • Abangoardiako sukaldaritza-teknikak ezagutzea.
  • BCCko graduatua izatea kontuan hartuko da.
  • Ordutegi-malgutasuna izatea.
  • Talde-lanean eta bezeroen aurrean lan egiteko gaitasunak izatea.
  • Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa. Euskaraz jakitea aintzat hartuko da.
  • Bulegomatika: posta elektronikoa, Excel

Interesatuta zaude? Bidali eskaera eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Eskatu enplegu hau

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Startups Enpresak

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?