Zerbitzuak

Etorkizunaren parte izateko behar duzun guztia emango dizugu.

Gastronomia digitalean dagokizun garrantzia bermatuko dizuten tresnen eta zerbitzuen sorta bat.

LABe

Produktuen eta zerbitzuen ikerkuntza, berrikuntza eta garapena

Prototipoak, produktuak eta zerbitzuak testatzea ingurune errealean edo zuzenduan / Garatzeko eta testatzeko Design Sprint-ak berrikuntza erronketatik abiatuta / Scouting eta zaintza teknologikoa.

Laguntza mapaketa, esplorazio eta eraikuntza faseetan MVP bat (gutxieneko produktu bideragarria) proiektatu aurretik, ulertzeko produktu edo zerbitzu baten zer partek funtzionatzen duten eta zein hobetu daitezkeen. Eta amaierako testatze fasea benetako kontsumitzaileekin, LABe-ko ingurune kontrolatuan, azken produktua edo zerbitzua merkaturatu aurretik emaitza neurgarriak izateko. Gainera, behaketa plataforma bat, sektoreko joerei modu estrategikoan aurrea hartu ahal izateko.

  • 01
  • Produktuen eta zerbitzuen ikerkuntza, berrikuntza eta garapena
LABe

Ekintzaileei eta negozio berriei babesa

Azelerazio, inkubazio eta egoitza programak startup-etarako / Pilotuen garapena. Demo-days / Inbertsioetarako mikroforoak / Enpresa matchmaking-a / Tailerrak eta ekintzaileen foroa

Ekintzaileentzako laguntza, haien proiektuak benetako enpresa bihur ditzaten. Lana LABe-ren ingurunean, proiektu bakoitzari balioa emateko aholkularitza, mentoring eta finantzaketarekin. Aldizkako harremana partner, business angel eta inbertsoreekin. Networking lana eta parte hartze aktiboa gastronomia digitalaren ingurunean antolatutako ekitaldietan.

  • 02
  • Ekintzaileei eta negozio berriei babesa
LABe

Ekitaldiak, irudia eta posizionamendua

Markaren presentzia euskarrietan / Lekua LABe-ren baitan / Ekitaldien diseinua / Espazioen erabilera / Premium esperientzia gastronomikoak eta murgilketakoak / Murgilketako ad-hoc esperientzia gastronomikoen diseinua marketarako.

Tartean sartuta dauden eragileak sustatzeko ekintzak. LABe-ko kide diren eragileen berri ematea eta posizionamendu berritzaile, moderno eta teknologikoa bultzatzea gastronomia digitalaren esparruan. Ekitaldiak bururatu, planifikatu eta egitea, Tabakaleraren prisman kokatuta.

  • 03
  • Ekitaldiak, irudia eta posizionamendua
LABe

Aholkularitza

Edukien ataria kideentzat eta afiliatuentzat / Enpresen direktorioan agertzea.

Enpresa, ETE eta startupen helburuak betetzeko zerbitzu estrategikoa. Negozioen optimizazioa, azterketa eta merkatuaren analisia.

  • 04
  • Aholkularitza
LABe

Prestakuntza eta dibulgazioa

Sektoreko profesionalentzako programak (“Gastronomia eta digitalizazioa” arloa) / Nahi duen ororentzako tailerrak eta jarduerak.

Prestakuntza programa espezializatuak, gastronomiaren balio kateko eragile bakoitzaren profilaren eta berariazko beharrizanen arabera. Laguntza eta bultzada teoriko/praktikoa, gastronomia digitalerako azken trantsizioa sustatzeko enpresetan eta HORECA sektorean.

  • 05
  • Prestakuntza eta dibulgazioa

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?