Jangela burua

Eskatu enplegu hau

Pertsona bat behar dugu astean 40 orduz LABe – Digital Gastronomy Lab-eko jatetxean Zerbitzu eta Bezeroen Arretarako Saila diseinatzeko, kudeatzeko eta abiarazteko. Produkzioa zentroan aurreikusitako jarduerara egokitu beharko du, ezarritako kalitate-irizpideak bete eta BCCren ospe ona indartu bitartean.

Bere eginkizunak izango dira taldea antolatzeko beharrezko baliabideak planifikatzea (ordutegiak, pertsonen kudeaketa, lider jardutea), eta jangelan bezeroen arretarako proposamena diseinatzen eta gauzatzen laguntzea. Lehengaien eskaerak egitea, jatetxeko zerbitzuan parte hartzea, instalazioak garbi eta txukun edukitzea eta prozesuak eta aurrekontu ekonomikoak betetzea.

3 maiatza 2019

Erantzukizunak

  • Jangelan bezeroen arretarako zerbitzuak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.
  • Instalazioak garbi eta txukun edukitzea.
  • Jarduera gauzatzeko behar diren lehengaiak eta tresnak eskatzea.
  • Zerbitzu prozesu eta teknika berrien ezarpena bultzatzea, adostutako irizpideei lehentasuna emanez.
  • Lantaldea kudeatzea, kideen prestakuntza eta motibazioa sustatuz.
  • Kontrol ekonomikoa egitea, aurrekontuak betez.
  • Soberakinak kudeatzea.

Trebetasunak

  • Aurrez sukaldeburu aritu izana.
  • Abangoardiako zerbitzu eta bezeroen arretarako teknikak ezagutzea.
  • Ordutegi-malgutasuna izatea.
  • Taldeak kudeatzen jakitea (lider aritzeko, motibatzeko eta taldean lan egiteko abilezia)
  • Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa. Euskaraz jakitea aintzat hartuko da.
  • Bulegomatika: posta elektronikoa, Excel

Interesatuta zaude? Bidali eskaera eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Eskatu enplegu hau

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Startups Enpresak

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?