Berrikuntzako eta erabiltzailean ardaztutako produktuen diseinuko metodologietako espezialista

Eskatu enplegu hau

Gastronomiaren eta bere balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde baten parte izan nahi al duzu? Berrikuntza eta ikerketa gustuko al dituzu? BCC INNOVATIONek, Basque Culinary Centerren (Donostia) diziplina arteko ikerketa- eta berrikuntza-zentroak, honako profil profesional hau sartu behar du bere taldean: A. Berrikuntzako eta erabiltzailean ardaztutako produktuen (human-centered design) diseinuko metodologietako espezialista

20 maiatza 2019

Erantzukizunak

Zeharka integratuko da BCCInnovation-eko jarduera-ildoetan, bereziki Berrikuntzako eta Ekintzailetzako arloetan; eta haren eginkizuna izango da Erabiltzailean Ardaztutako Diseinuaren (Human-Centered Design) ikuspegi metodologikoa eta tresna puntualak txertatzea Zentro Teknologikoko berrikuntza-prozesuetan, produktu, zerbitzu, esperientzia eta negozio-eredu berriak garatzeko proiektuetan eta, oro har, arazo/erronkei sormenaren bidez irtenbidea bilatzerakoan.

Zentroaren egungo berrikuntza-prozesuak aztertu eta haien egoeraren berri emango du, prozesu horiek egokitzeko/osatzeko; halaber, bere zereginen artean egongo da departamentuko beste kide batzuen prestakuntza ere. Era berean, partner industrial potentzialekin harremanetan jarriko da, bezeroekin berrikuntza-proiektuak garatu eta eskaintzak landuko ditu, eta startupen/enpresa-proiektu berrien inkubazio- edo azkartze-prozesuei laguntza emango die.

Trebetasunak

  • Unibertsitateko titulua (Diseinuko unibertsitate-prestakuntza izatea kontuan izango da)
  • 3 urteko esperientzia izatea, gutxienez, ikerkuntza-zentroetan edo enpresetako I+G+b departamentuetan
  • Ezagutza teoriko eta praktiko zabala edukitzea Erabiltzailean Ardaztutako Diseinuaren ikuspegiari buruz, Design Thinkingaren prozedura eta tresnei buruz, eta esperientzia izatea prototipatze eta testatze/balidatze arineko prozesuetan.
  • «Lean» ikuspegi metodologikoa ezagutzea (management, startup…)
  • Esperientzia izatea merkatura ateratako eta ikuspegi/metodologia horiek aplikatuz egindako produktu eta zerbitzu berrien garapenean
  • Esperientzia izatea taldeen erraztaile-lanetan, eta, halaber, eskarmentua izatea lan-saioetan, lantegietan eta berrikuntzako eta arazo/erronkei sormenaren bidez irtenbidea bilatzeko prozesuetan
  • Bidaiatzeko prest egotea eta malgutasuna edukitzea
  • Berrikuntza-prozesuek etengabe izaten dituzten ziurgabetasuneko eta anbiguotasuneko egoeratara egokitzea eta malgutasuna edukitzea
  • Gastronomiaren eta elikaduraren munduarekiko gertutasuna eta pasioa edukitzea eta/edo eremu horretan lan-esperientzia izatea balioetsiko da
  • Nazioarteko esperientzia kontuan hartuko da
  • Lan-hizkuntzak: ingelesa, gaztelania eta euskara
  • Pentsamendu kritikoa
  • Pertsona arteko komunikazio-trebetasunak
  • Autolidergoa

Interesatuta zaude? Bidali eskaera eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Eskatu enplegu hau

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?