LABe: Etorkizuneko gastronomiaren berrikuntza eta eraldaketa digitaleko laborategia.

LABe

LABe

Ekosistema gastronomiko oso bat, elkarrekin sortzeko, esperimentatzeko eta sektore osoaren etorkizunari bultzada emateko. Living lab batek, startupen eta enpresen HUB batek eta gastronomiaren funtsezko eragileen arteko lankidetza sustatzeko ingurune batek osatua.

Living lab

Erabiltzaileen beharrei erantzun eta pertsonen bizitzari eta planetari balioa emango dieten soluzio errealak identifikatu, neurtu eta ebaluatzeko laborategia.

Berrikuntza irekia

Lan ingurune ireki eta lankidetzako bat, non sektoreko eragile guztiek parte hartuko duten eta jakintza kapitala garatu eta aliantzak bultzatuko diren.

Erabiltzailea gunean jartzen duen diseinua

Gastronomiaren digitalizazioaren bidez azken erabiltzaileetako bakoitzaren beharrizanak modu pertsonalizatuagoan asetzen dituzten esperientziak sortzen dira.

Ekintzailetza HUBa

Pertsona ekintzaileei bultzada emateko espazio bat, proiektu berritzaile eta disruptiboak sortu, inkubatu, azeleratu eta katapultatzekoa.

Strategic partners

  • LABe
  • LABe
  • LABe
  • LABe

Senior partners

Collaborator

Sponsor

LABe datuetan

  • Adituak sarean

    7

  • Partners korporatiboak

    5

  • Lotutako Startupak

    7

Gure berrikuntza metodologiak bi oinarri ditu: berrikuntza irekia eta erabiltzailea gunean jartzen duen diseinua.

LABe konexio nodo bat da, ingurune ezin hobe bat garapen teknologikoa eta gastronomia integratzeko eta produktu, zerbitzu, esperientzia eta negozio ereduetan berrikuntzak egiteko.

Berrikuntza irekia

Enpresa, pertsona eta instituzioen arteko zeharkako kooperazioan oinarritutako berrikuntza prozesuak bultzatzen ditugu. Sinergia horren baitan informazio eta ideia fluxu bat sortzen da, eta informazio eta ideia horiek jaso, aztertu eta landu egiten dira, erronkei konponbideak aurkitzeko eta proiektu berriak gauzatzeko.

LABe

Human-centered design

Human-centered design delakoak pertsona jartzen du arazoak konpontzeko prozesuaren gunean. Era horretan lortzen da pertsona bakoitzarekin enpatizatzea, zer kezka eta beharrizan dituen jakitea eta bere jokabidearen zergatia ulertzea.

LABe

Espazio guztiak

1

Co-working

Flex desk erako bulegoa, 30 pertsonarentzako lekuarekin eta ekipamendu honekin: kafea hartzeko gunea, deiak egiteko banakako kabina, bilera aretoa, armairua, prototipoak egiteko espazioetarako konexioa, abiadura handiko internet, eta inprimagailua.

2

Prototipoak egiteko espazioak eta sukaldeak

Ideiak mamitzeko eta probak egiteko tailerra. Prototipoak arin egiteko makinariarekin eta sukaldeekin hornituta.

3

Probak egiteko espazio gastronomikoa

Jendeari irekitako espazio bat, bi motatako jatetxe zerbitzuarekin eta produktu, zerbitzu eta esperientzien inguruko probak egiteko aukerarekin, aurrez aurre jarrita zure proiektuak izango duen hartzailerik zorrotzena: azken kontsumitzailea. Moldakorra eta…

4

Gela esperimentala

10 mahaikiderentzako lekua duen jantoki esklusibo bat. Proiektatzeko teknologiak, 306º-ko mappinga, aromak eta ingurune ezin hobe bat esperientzia gastronomiko ahaztezinak eta multisentsorialak sortzeko.

5

Show & Tell

Ideiak eta proiektu berriak aurkezteko eta aditu, chef, inbertsiogile eta gastronomiaren sektoreko beste ekintzaile batzuekin jakintzak partekatzeko espazio bat.

LABe taldea

BCCInnovation eta LABe – Digital Gastronomy Lab gastronomiaren sektoreko diziplina anitzeko profesional talde baten eta mundu mailan aintzat hartua den aditu talde baten arteko bat-egitearen emaitza da.
Biek era koordinatuan lan egingo dute proiektuak bultzatzeko, scouting lanak egiteko berrikuntzan eta joeretan, eta gastronomiaren balio katearen etorkizuna bermatzeko, sektore osoaren trantsizio digitala gainbegiratzen den bitartean.

LABe

Anaïs Iglesias

LABe

José Francisco Pelaez

LABe

Erich Eichstetter

LABe

Juan David Botero

Adituen sarea

Zure proiektua bultzatzeko muldu mailan ezagunak diren aditu sare bat dugu.

Ikus gure sare osoa

Amit Zoran

Jerusalem, Israel

Brita Rosenheim

New York, NY, Estatu Batuak

Eva Ballarín

Madrid

Robert Wuebker

Salt Lake City, Estatu Batuak

Toni Cot Serrano

Barcelona

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Startups Enpresak

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?