4.0 gastronomia: Zer da eta zer aplikazio ditu?

Data: 25 azaroa 26 azaroa

Ordutegia: 09:00 - 17:00

Lekua: LABe - Digital Gastronomy Lab

Hizkuntza:

Formakuntza amaitu da.
4.0 gastronomia: Zer da eta zer aplikazio ditu?

4.0 Industria –Laugarren Industria Iraultza ere deitua– gizadiaren eboluzio teknikoaren etapa berri bat da.

Adimen artifiziala funtsezko elementua da eraldaketa horretan, eta estuki lotuta dago datu kopuru eskergak metatzearekin (big data), datuak prozesatzeko algoritmoak erabiltzearekin eta sistema eta gailu digitalen interkonexio masiboarekin. Kontzeptu horiek gastronomiatik urrun daudela dirudien arren, gero eta hurbilago daude jatetxeen eguneroko jardueretatik, eta lagungarri izan daitezke urrats bat egiteko gure sukaldaritzan.

Programa

Teoria:

  • Teknologia ulertzeko modu berriak
  • Industria iraultza baten elementuak
  • Nola aurresaten dugun etorkizuna, erabakiak hartzeko
  • Gizakiak, balio katearen erdian
  • Aplikazio praktikoak gastronomiaren sektorean

Blockchain lantegi praktikoa:

  • Blockchain
  • Adimen artifiziala
  • IoT
  • Big Data

Prestatzaileak/Hizlariak

  • Juan David Botero
  • Borja Balparda de Marco
  • Joseba Izaguirre

Babeslea

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?