EyeTracker

4 maiatza 2022

EyeTracker

Hau LABe Restauranteko “Mahai Teknologikoan” aktibatutako lehen teknologia da.

 

Jatetxearen benetako testuinguruan, soluzio honi esker, karta irakurtzeko tablet baten bidez, mahaikidearen begi-posizionamenduaren jarraipena egin daiteke, erabiltzaileak ikusten duen elementu bakoitzarekiko duen erreakzioari buruzko informazioa emateko. Horrela, menu beraren konposizio eta diseinu jakin baten aurreko inpaktua eta erreakzioak, elaborazioari lotutako berezko ezaugarriak, prezioa, nutrizio- edo zentzumen-balioa, besteak beste, ezagutu daitezke. Azken batean, kontsumitzaileari atentzioa zerk ematen dion eta azken hautaketa zerk erabakitzen duen aztertzeko aukera ematen du.

 

EyeTracker BCC Innovationen, Basque Culinary Centerren Zentro Teknologikoa, “Begi Digitala” proiektuari dagokio, Analisi Sentsorialean espezializatutako taldeak garatua. Gainera, living lab ingurune berritzaile batean aurkitzen denez, janari ordua esperientzia oso bat bihurtzen du, elikadura-ohitura osasungarriagoak eta jasangarriagoak sustatuz, plater baten aukeraketa hobeto ulertzen baitu.

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?