Mahou San Miguelek bat egin du proiektuarekin Senior Partner gisa

27 ekaina 2019

Mahou San Miguelek bat egin du proiektuarekin Senior Partner gisa

Garagardo enpresak bat egin du ekosistema gastronomikoarekin, hainbat helbururekin: besteak beste, markaren eraldaketa digitala burutzea.

Mahou San Miguel eta LABe – Digital Gastronomy Lab elkarlanean hasi dira, etorkizun handikoa izatea espero den lankidetzan, eta berrikuntza proiektu irekiak jarriko dituzte martxan, enpresa publiko eta pribatuekin, ostalaritza sektorearekin, ekintzaileekin eta herritarrekin batera. Mahou San Miguelek living lab-en lan egingo du lankidetza estuan gastronomiaren balio katearen eragile guztiekin, arreta berezia jarriz teknologia eta gastronomia integratuko dituzten produktuen, zerbitzuen eta esperientzien berrikuntzan.

Mahou San Miguelek jadanik egin ditu urratsak bere aldetik ekintzailetzaren esparruan, BARLAB egitasmoaren bitartez, eta LABerekin bat egiteak aukera emango dio markari funtsezko partnerra izateko ostalaritza sektorearen eraldaketa digitalean.

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?