Abian da Mindtegi, ideien eta berrikuntzaren atari irekia

20 ekaina 2019

Abian da Mindtegi, ideien eta berrikuntzaren atari irekia

Ekainaren amaieraz geroztik, zabalik dago MINDTEGIren 1. deialdia, LABeren sormen hiritarraren mintegia.

Helburua da ideia berriak bilatzea, gastronomiaren sektorearen desafio handienetako batzuei aurre egiteko.

Lankidetza, pertsonen parte hartzea eta berrikuntza proiektu irekien garapena sustatzeko, LABe – Digital Gastronomy Labek abian jarri du MINDTEGI plataforma digitala, ideien mintegi kooperatibo modura.

Jasotako ideia guztien artetik, LABek hautapen prozesu bat egingo du, ideien potentziala aztertu eta Tabakaleraren baitan proiektu gisa garatu aurretik (hor kokatu baita gastronomia-elikadura sektorea irauli nahi duen ekintzailetza, berrikuntza eta teknologia ekosistema).

Horrela, LABek bi norabideko elkarrizketa zabalduko du herritarrekin. Alde horretatik, garrantzitsua da gogoratzea herritarren parte hartzea berrikuntza irekiko ereduetan ez dela mugatzen ideiak sortzera. Publikoa gonbidatuko da produktuak eta zerbitzuak probatzera, merkaturatuak izan aurretik.

MINDTEGI ideien eta talentuaren mintegi bat izango da, eta LABera sartzeko ate bat, ekiteko gogoz dauden eta osagai teknologikoko proiektuak garatu nahi dituzten pertsonentzat.

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?