15 Urr

8 Urt

Hautagaiak Culinary Action Startup Prizes sarietarako

Ekitaldia amaitu da.

LABe, Tabakalera

10:00 - 23:59

Hautagaiak Culinary Action Startup Prizes sarietarako
  • 15 Urr - 8 Urt
  • LABe, Tabakalera
  • 10:00- 23:59

Zabalik da Culinary Action Startup Prizes sarietarako hautagaiak proposatzeko epea.

Lehiaketak saritzen du gastronomia-elikadura sektorearen etorkizuna eraikitzen ari den talentu ekintzailea.
Helburua da negozio proposamen berriak detektatu eta indartzea sektore gastronomikoan, balio disruptiboa eta inpaktu ekonomiko eta sozial handia izango dutenak, benekotasuna, kalitatea, jasangarritasuna eta berrikuntza bezalako balioak indartuko dituztenak.
Proposamen apurtzaileenak egiten dituzten gastronomiaren balio kateko startupak aurkitu nahi ditugu.
Startup irabazleak, besteak beste, Culinary Action Azeleragailuan parte hartuko du, 2020ko apirila eta ekaina artean Donostian egingo dena; amaieran, demo day bat egingo da inbertitzaileekin.
Culinary Action Startup Prizes 2020 sariak Basque Culinary Centerrek antolatzen ditu, balio gastronomikoko kateko startup eta enpresentzako bere azelerazio programaren baitan.

urtarrilaren 8ra arte

Informazio gehiago: culinaryaction@bculinary.com

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?