Animalien trazabilitatea

5 maiatza 2022

Animalien trazabilitatea

Zein da zure steak tartarraren jatorria? Zer prozesutatik igaro da zure platera?

 

Teknologia hau Cattlechain europar proiektuaren parte da eta abeltzainen eta kontsumitzaileen arteko eten digitala ezabatzea du helburu. LABe Digital Gastronomy Laben, eraldaketa digitalaren berrikuntza eta esperimentazioko laborategia, animalien trazabilitateko QR kode batzuk probatzen lagundu dugu, LABe Restauranteko “Mahai Teknologikoaren” inguruan.

 

Testuinguru horretan, kontsumitzaileok trazabilitatea, animalien ongizatea eta nekazaritza-jardueren iraunkortasuna bermatzen dituzten produktuak eskatzen ditugu, eta egiaztatu genuen merkatuan ez zegoela abeltzainari bere ustiategia kontrolatzen eta monitorizatzen lagunduko zion irtenbiderik. Hala, Digitanimal teknologia sortu zen, Europako Itun Berdearen barruan sartzen baita, hots, “Baserritik Mahaira” proiektuaren barruan, Europako Batzordeak digitalizazio-helburuarekin finantzatutako ekimena.

 

Ikerketa honen garapena LABe Restauranten, BCC Innovationen Sentsorial arloko irizpideei jarraitzen zaie eta, nagusiki, jankideek animalien trazabilitateari dagokionez duten erantzuna eta pertzepzioa alderatzean oinarritzen da. Bestela esanda, animaliaren kate osoa ezagutzen denean jaiotzatik mahairaino. Bazkaria amaitzean, esperientziaren feedback eskatuko dugu ikerketari buruzko informazioa lortzeko.

 

Hain zuzen ere, gure Digital Gastronomy Talks-en aurreko edizio batean, Blockchain teknologiak trazabilitatearen etorkizuna definitzen ari diren moduari buruzkoan, Carlos Callejerok, Digitanimaleko arduradura, abere estentsiboko animaliak kontrolatzeko beharra dagoela esaten du, produktibitatea optimizatuz eta bilaketa-denborak, galerak edo gaixotasunak ere murriztuz. Elikagaien balio-kateen eta IoT gailuen (Gauzen Internet-a) eta Adimen Artifizialaren erregistroa digitalizatuz, animalien anomaliak goiz antzeman eta jakinarazi dakizkieke abeltzainei.

 

Animaliaren gardentasun eta trazabilitate hori baskula adimendun batzuekin eta geolokalizazioko lepoko batzuekin lortzen da. Lepoko horiek animaliaren jarduera, azaleko tenperatura eta geoposizionamenduko koordenatuak jasotzen dituzte. Bildutako datu horiei guztiei esker, eta taldean mugitzen diren animalia horien berezko izaeragatik, taldeak karakteriztu daitezke, animalien ongizatearen eta osasunaren adierazle argi bihurtuta.

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?