Nola lagun diezadaken jatetxea eraberritzen bezeroa ezagutzeak

Data: 4 azaroa 12 azaroa

Ordutegia: 09:00 - 17:00

Lekua: LABe - Digital Gastronomy Lab

Hizkuntza:

Formakuntza amaitu da.
Nola lagun diezadaken jatetxea eraberritzen bezeroa ezagutzeak

Tresna egokiak nahi dituzu errestaurazioaren eta gastronomiaren sektorean berrikuntzari ekiteko eta ez dakizu tresna horiek nola eskuratu?

Bezeroa ezagutuz gero, teknologikoki bideragarriak diren ideiagintza metodologien bitartez, bezeroari balio erantsi bat ematen lagunduko digun estrategia bat lortuko dugu.

Honako hauetan oinarrituko da metodologia:

  • Ingurunea behatzea
  • Problema definitzea
  • Soluzioak bururatzea
  • Kontzeptu prototipoa eta bilakaera

Programa

  1. Bezero gogoeta. Nor da nire bezeroa?
    1. Zer da erabiltzailean oinarritutako diseinua? (Adibideak: Azterketa kasuak, Ideo, Stanford)
    2. Nola defini dezaket nire erabiltzaile xedea? c. Nola sortu enpatia mapak? d. Nola diseinatu pertsona profilak?
  2. Erabiltzaileen ikerketa. Nolakoa da nire bezeroa?
    1. Egin beharreko urratsak.
    2. Elkarrizketak egitea.
    3. Metodologia aplikatzea: pertsonen behaketa.
    4. Bezeroarekiko enpatia puntuak identifikatzea.
  3. Ideiagintza metodologiak.
    1. Ideien arteko desberdintasunaren garrantzia.
    2. Ideiagintza metodologiak:
      1. IdeaSprint
      2. Brainstorming
      3. IdeaShake
      4. IdeaHive
    3. Ideiak sailkatzeko metodoak.
    4. Nola igaro ideiatik kontzeptura eta prototipora?
    5. Zer da prototipo bat eta zertarako balio du?
  4. Prototipatua eta testatzea
    1. Prototipo bat diseinatzea
    2. Testatzea eta balidazioa erabiltzaile errealekin
    3. Ebaluazioa eta inplementazioa

Prestatzaileak/Hizlariak

LABEko profesional adituak:

  • Juan David Botero
  • Anais Iglesias
  • Jose Pelaez

Babeslea

Gara itzazu LABerekin zure proiektuaren edo negozioaren aukera guztiak.

Kontaktatu gaitzazu

Startups

Talentu eta ekintzailetzaren inkubagailua, proiektuak bultzatzeaz batera proban jartzen dituena kontzeptu gastronomikoak ingurune erreal batean.

Enpresak

Elikadura tresnak eta produktuak probatzen dituen laborategia, eta negozio lerro berriak garatzeko gunea.

Horeca

Formakuntza tekniko aplikaturako eta aholkularitza profesionalerako gune bat teknologia berrien eta gastronomia digitalaren alorrean.

Zer zapore du etorkizunak?